XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) aldapa gogor samarra gainditu eta gero, Burgo baserriaren alboan aurkitzen gara.

Puntu honetan elkartzen dira GR 121 Gipuzkoako Itzulia eta GR 123 Bizkaiko Itzulia.

Burgo baserritik Santa Kruz ermitarainoko bidean ez dago inolako oztoporik, pista-bazterretan pago-banaka batzuk ikus daitezkeelarik.

Ermita tontor txiki batean dago kokatua, Ondarroa bere oinetan duela.

Bere atzean, itzala ematen diolarik, sekulako antenatzarra ezarri dute.

Gaur egun, ermita zaharberritze eder baten premian dago, kanpoko paretetan gutxienez ere, oso utziak eta eroriak bait daude, beren erabilera nagusia errebindikatiboa delako.

Santa Kruz Ermita - Arnoate baserria

350 m-ko kota inguratuz bere NW hegaletik, bide-zidorra barnekalderantz abiatzen da Tontorramendi edo Aldabeko gainaren SE-tik, pinudi hostozabal bat zeharkatuz.

Itzulinguru txiki hau burutu ondoren, pista ugari agertuko zaizkigu; balizatua jarraitu mendi-katearen gailurrera helduko gara, Berrosasi eta Elordi baserri ondotik, jadanik desagertua dagoen Ikasmendi ikastolak hartzen zuen lekutik hurbil.

Gaur egun bidea zementatua dago Armitxako baserrietaraino, hemendik lurrezko pista bat abiatzen da, bere bidean Ladasko lepoa eta Zabaldegi gailurra inguratzen dituena Mendebal hegaletik, Koskala baserriaren inguruetaraino iritsiz horrela.

Bideune guzti honetan biziki aipatzekoa da baso-ustiapena, (...) pinua eta Lawson altzifrearen ale ikusgarriak ugari direlarik.

(...) osatutako unada batzuk ere badira.

Handik gutxira bidegurutzea dator, eta eskuineko pista hartu beharra dago, pago-baso itxi-itxi batean sartzeko; bertan, normalean, betizu ugari egoten dira larrean.

Baso hori pagadi bilakatzen da, eta ibilera gero eta zailagotzen doa, pista berriak etengabe ari bait dira irekitzen.

Orientatzeko erreferentzia gisa, eta Jaungoikomendi hegala inguratzen amaitu dugunean, aurrez aurre bi baserrirekin egingo dugu topo Imintxola eta Damakorta belarrez ongi hornituriko zelai batean.

Bide-zidorra jarraitzeko azkena aipatutako baserriaren gainetik doan bidera heldu beharko dugu, eta behin bide-zidorra lokalizatu ondoren ez zaigu jarraitzea besterik geratzen, Arnoate edo Arranoba baserriraino.

Arnoateko Lepoa - Urkarregiko Mendatea

Arnoateko lepoa bizkaitarren eta gipuzkoarren arteko merkataritzarako iragan-bidea izan zen garai batean, (...).